Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Pentsatzen ikasteko liburu propioa

Zer iruditzen zaizu pentsatzen lagunduko dizun liburu bat edukitzea? Ezagunak zaizkizun pertsonaien bidez gidatuko zaituen liburu bat, bere ezaugarriak nabarmenduko dituena eta betaurreko batzuk ere eskainiko dizkizuna, horien bidez talde-lana edo ikasteko gogoa bezalako gauza garrantzitsuak argiago ikus ditzazun?

Aste honetan ikasleek  jaso dute “Pentsatzen ikastearen abentura” izenekoa, eta prest daude pentsatzen ikasten jarraitzeko! Liburu honen helburua pentsamendu eraginkorrerako ohitura intelektualak lantzea da: jakin-mina (pentsamendu filosofikoa), sormena (pentsamendu sortzailea), analisia (pentsamendu ikerlaria), ekimena (pentsamendu ekintzailaea), kolaborazioa (pentsamendu kolaboratiboa), zalantzan jartzea (pentsamendu kritikoa) eta autoerregulazioa (pentsamendu metakognitiboa).

Gure ikasleek, filosofiako saioetan, hainbat pertsonaiaren eta sakontzeko jardueren bitartez honakoa ikasiko dute; pentsamendu gaitasunei balioa ematen, kontzinetzia hartzen, entrenatzen eta eguneroko bizitzara transferitzen. Azken finean, modu eraginkorrago eta sakonago batean pentsatzen.

Azken albisteak

2026/09/10
Ikasturte berria, elkarrekin hasten den bidea
2026/09/10
Familia eta ikastola: komunikazioak hobeto hezten laguntzen digunean
2026/09/10
2026-2027: elkarrekin hazi eta ikasteko ikasturte berria
2026/09/08
Hezkuntza-esperientziak partekatzen: St Patrick-en bisita Lauaxetara
2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?

Kategoriak

Buletinean harpidetu