Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Belaunaldiak batzen dituen berriztopaketa

馃尶聽Aste honetan, Lauaxeta Ikastolako 2. Batxilergoko ikasleek une berezia bizi izan dute IMQ Igurco Orue egoitzan. Joan den ikasturtean parte hartu zutenekin berriz elkartzeko aukera izan dute, IMQ Igurco Orue Programa Intergenerazionalean. Ekimen honek belaunaldi desberdinen arteko harremanak sustatzen ditu, bai gazteen bai nagusien ongizatea, autonomia eta garapen pertsonala bultzatuz.

Topaketa hunkigarria izan zen, oroitzapen eta bizipenez beterikoa. Batzuek harreman estu eta zintzoak sortu zituzten iaz, eta orain berriztopaketa horrek argi utzi du belaunaldien arteko loturak denboran irauten duen ikaskuntza eta afektua direla.

Aurten, 1. Batxilergoko ikasleek hartuko dute lekukoa, eta belaunaldi ezberdinen artean zubiak eraikitzen jarraituko dute, elkarrekin ikasi eta partekatzeko aukera berriak sortuz.

Lekukoa eskuz esku pasatzen da, baina espiritu bera bizi da: gazteen eta nagusien arteko topaketak aberasgarria dela bi aldeentzat, eta bizitza osorako arrastoak uzten dituela.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan聽
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu