Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Zelan aukeratu ikastetxea nire seme edo alabarentzat?

Bizitzan edozein erabaki hartzerakoan, Informazioa ezinbestekoa da. Erabakiak gure seme edo alabaren eskolaratzea bezalako garrantzizko zerbaiti eragiten deutsonean eta hasiera batean bere bizitzako hurrengo 16 urteetara hedatzen dan erabakia denean, askoz ere handiagoa da informatzeko eta erabakiagaz lasai geratzeko beharra. Horregatik prestatu doguz ate ireki jardunaldiak. Bertan, zure zalantza guztiak argitzera gonbidatzen zaitugu. Nolakoak dira saio hauek?

Zapatu batean egingo dira, eta bi saio daukaguz aurreikusita: urtarrilaren 15ean eta 22an.
• Hezkuntza-proiektuari, metodologiei, matrikulazio-prozesuari eta abarri buruzko informazioa jaso ahal izango dozu.
• Zure semeak edo alabak erabiliko dauzan espazioak zeure kabuz bisitatzeko eta baloratzeko aukera izango dozu.
Informazio zehatzagoa izan nahi badozu eta jardunaldian izena emon nahi badozu, hurrengo estekan daukazu aukera.

Azken albisteak

2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia
2026/07/01
Bela Camp: itsasoa, lankidetza eta uda bizitzeko beste modu bat
2026/06/30
Eginoko Udalekuak: natura, abentura eta kanpamentu giroa
2026/06/30
Lizarrako Udalekuak: uda, lagunak eta mila abentura

Kategoriak

Buletinean harpidetu