Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Zergaitik neskek ez dabez horrenbeste lanbide zientifiko-teknologikoak hautatzen?

Lauaxetako ikasleen artean, nesken presentzia oso nabarmena da arlo zientifiko-teknologikoagaz lotutako barne-ekimenetan, lehiaketetan eta kanpo-esperientzietan ere. Hala ere, estatistikek dinoenen arabera, lanbide bat aukeratzerakoan eta horretan oinarrituta batxilergoaren ondorengo ikasketak egitean, emakumeek ez dabe horrenbeste karrera eta lanbide zientifiko-teknologikoen aldeko apostua egiten. Gaur, Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunean, hausnarketa honetan sakontzeko aitzakia egokia iruditzen jaku.

Segi irakurtzen.

Aurrerapen teknologikoetan murgilduta gaudenez, irakasgai horiek funtsezkoak izango dira agertzeke dagozan lan barrietan eta eraikitzen ari diran gizarteetan. Hor dago etorkizuna eta hor ere egon behar dabe emakumeek baita.

UNESCOk bultzatzen dauan Emakume eta Nesken Zientzia nazioarteko egunak aditzera ematen dau emakumeek zientzia eta teknologia arloan betetzen daben lanaren funtsezko garrantzia. Esparru zientifiko horretan, emakumeen parte hartzea areagotzea edota emakumeak hurbilaraztea ezinbestekoa dala aldarrikatzen da.

Estereotipoak alde batera, emakumeen gaitasuna azpimarratu eta zientzia arloekiko lotura indartzeko helburua dogu. Esparru horretan aurrera pausuak emon gurean, Deustuko Unibertsitatetik datorren Inspira proiektuan parte hartzen dau Lauaxeta Ikastolak. Proiektua LH 6. mailako ikasleei dago zuzenduta eta aste honetan emango deutsogu hasiera. Inspira Steam proiektu aitzindariaren helburua, adin txikietatik hasita, nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea da. Horretarako, ikerketa eta zientziaren arloko emakume profesionalek sentsibilizazio eta orientazio-ekintzak egiten dabez ikasleekaz.

Sentsibilizazio kanpaina honegaz, hurbileko emakume zientifiko erreferenteak ezagutarazteaz gain, emakume eta gizonen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu nahi dogu Lauaxetako ikasleen artean. Izan ere, txikitatik, fokua bardintasunean jarrita dauan hezkuntza jasotzearen garrantzia azpimarragarria da guretzako. Horregatik lantzen dira eduki horiek guztiak mutilekaz ere.

Azken albisteak

2026/06/26
STEM Camp: eraiki, probatu eta eginez ikasi
2026/06/26
Begirale Ikastaroa: laguntzen, dinamizatzen eta esperientziak sortzen ikasteko
2026/06/25
Bilbao Basket Lauaxeta Saski Campus: uda saskiratze erritmoan
2026/06/25
SDA Lauaxeta Futbol Campus: futbola, taldea eta uda giroa
2026/06/24
Skate Camp: oreka, mugimendua eta jarrera handia
2026/06/24
Xuban Gorroño, Euskadiko txapeldun kadete mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu