Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Zuk zeuk: eskolaz kanpo ere Garapen Iraunkorrari ekinez

Garapen Iraunkorreko Helburuak, guztiok etorkizun jasangarri eta justua lortzeko ezarritako helburuak dira, erronka globalei aurre egiten deutsienak. Horreek oinarritzat hartuz antolatu da hirugarren aldiz, Euskadi mailan, ZukZeuk leihaketa eta Lauxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak bertan barneratu dira. Gehiago jakin nahi?

Segi irakurtzen.

Asteroko jarraipena eskatzen dauan proiektua da, ekintzak etengabe egiten dabez eta  izugarrizko gogoa jartzen deutsie proiektuari, eskola kanpoko orduetan ere aritzen baitira jarduerei ekiten.

500 gazte inguru eta 35 talde. Talde bakoitzak Garapen Iraunkorreko 5 helburugaz lan egingo dau. Horretarako, ekintza desberdinak egin beharko dabez; batzuk nahitaez bete beharrekoak eta beste batzuk aukerakoak. Garatzen dabezan ekintzen arabera, puntuak. Ekintzak 3 taldetan bereizten dira: bitxikeriak, ekimenak eta inspirazio ekintzak. Horreen artean dagoz konferentziak, hitzaldiak, baita mahai-ingurak ere. Aurtengoan, leihaketaren segurtasuna bermatzeko online bidez egingo da. Hala ere, taldeko ekintzak presentzialak izango dira.

Finalak lau eguneko iraupena izango dau, martxoak 15etik 18ra eta Instagrametik jarraitu ahal izango da.

Informazio gehiago eskuratzeko, klikatu ondoko lotura y a este otro enlace.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu