Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Zu ere erromantiko: Literatura eta sormenaren festa

Gaur ospatu dugu Zu ere erromantiko literatur lehiaketaren IV. edizioaren sari banaketa. Bi urterik behin, Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsala ikasgaiko ikasleak dira lehiaketaren antolatzaile eta epaimahai. Haiek izan dira, hain zuzen ere, gaurko sarituen lana ebaluatu dutenak. 👏✨

Lehiaketaren helburua?
Erromantizismo mugimenduko ezaugarriak islatzen dituzten ipuin laburrak sortzea, eta aurtengo edizioan lan bikainak aurkeztu dira kategoria guztietan. 💌

📍 DBH 1-2 Kategoria:
🏆 Irabazlea: Nora Jayo Digón – “La caja de madera”
🎖️ Aipamen bereziak:

  • Uxue Larizgoitia Ereño (euskaraz) – “Izanen inbasioa”

  • Garazi Albizuri (ingelesez) – “The soul case”

📍 DBH 3-4 Kategoria:
🏆 Irabazlea: Izaro Pagalday Aburto – “Sopa de col”
🎖️ Aipamen bereziak:

  • Garazi Barrio García – “Una sonrisa ensangrentada”

  • Jon Garate Cerrón – “El retrato del amor perdido”

  • Erik González – “El misterio de la playa”

📍 Batxilergoa 1-2 Kategoria:
🎖️ Aipamena: Peio Altube – “El soldado de la princesa”

Aurten, parte-hartzaile gehienak lehen kategoriakoak izan dira, baina epaimahaiak bigarren kategoriako lanen kalitate maila ere nabarmendu du.

Guztiei zorionak eta, batez ere, idazten jarraitzeko gonbidapena! 🖊️💫

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu