Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Leizetatik hirietara: gure ikasleen denboran barrena egindako bidaia

馃彆锔忦煆欙笍聽Nolakoa zen bizitza Historiaurrean? Zer aldaketa gertatu ziren gaur egungo hirietara iritsi arte? Galdera horiei erantzuteko, Lauaxetako LH4. mailako ikasleek ikerketa-proiektu batean murgildu dira azken asteotan.

Eta ikasketa prozesu horri amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako ikaskide guztientzako aurkezpen bat eta antzezlan bat prestatu dituzte. Bi lanek “Leizetatik hirietara” izenburupean, garai desberdinetan barrena gidatu gaituzte, istorioz, emozioz eta jakintzaz beteta.

Horrelako esperientziek edukiez harago, ahozko adierazpena, talde lana, sormena eta enpatia bezalako gaitasunak lantzeko aukera paregabea eskaintzen diete gure ikasleei.

Zorionak bihotz-bihotzez egindako lanagatik eta partekatutako emozioengatik.

Eskerrik asko guztioi!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan聽
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu