Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Esku txikiek, laguntza handia

Horrela ikasten dute Laia Guneako baserrian gure txikienek 🐰

Laia Gunean, gure txikien eginkizunetako bat da noizean behin baserriko animalien bisita eta zaintza 🐑🐔🐇. Egunero ez bada ere, noizean behin jeisten dira ukuilura: janaria eman, garbitu eta begirada arduratsuz dena behatu! 🌱💧

Esperientziatik ikasteko aukera paregabea da hau, naturarekin harreman zuzenean eta erritmo lasai batean 🌿:

Izaki bizidunekiko errespetua garatzen dute
🌾 Arduratsu eta konstante izaten ikasten dute
👀 Bizitzaren zikloak eta inguruko aldaketak behatzen dituzte
💬 Ikusten eta sentitzen dutena partekatuz komunikazioa lantzen dute
❤️ Lurra eta animaliakrekiko lotura emozionala indartzen dute

Ez dira bakarrik jarduera hezigarriak: une magikoak dira. Aurpegietan islatzen da ilusioa oiloak arrautza bat egiten duenean edo untxi bat gerturatzen zaienean. Esperientzia bakoitza maitasun-hazi bat da 🌻

📽️ Ikusi hemen bisita horietako baten laburpena 👉

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu