Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Nerabeen asteburuko egonaldi bat, ingenieraien erronkei irtenbidea emateko

12 eta 16 urte bitarteko 80 neska-mutilek STEM erronken asteburu batean parte hartu zuten: 24 orduz erronka teknologiko bati irteera emateko.

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak, 80 nerabe batu zituen asteburu honetan 24 orduz, enpresa handiek sortutako erronkei aurre egiteko eta gazteengan ingeniaritzarekiko zaletasuna pizteko. Joandako ostiral eta larunbatean bertan izan zen, Lauaxeta Ikastolan. Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialaren IT-24 jarduera da. Ekitaldia ostiralean hasi zen, 17:00etan, eta larunbatean amaitu, 17:30ean, sari banaketarekin, zentroan bertan lo eginez esperientziaren parte gisa. Ikasleak 5-6 pertsonako taldeetan antolatu ziran erronkei erantzuteko, eta kasu guztietan teknologiarekin zerikusia izan zuten hainbat eremutan: osasuna, kirola, gizartea, industria, gobernua …

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu