Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bestelako ekintzak > Zorte on Unibertsitatera Sartzeko Proban

Batzuetan, proba edo hitzordu garrantzitsuren bat daukagunean, zortea opa ohi dugu, baina guk ez diegu zorterik opatu nahi egun hauetan Unibertsitatera Sartzeko Proban murgilduta zaudetenei. Zergatik? Zortea zoriaren mende dagoelako eta ausazkoa delako, loteria bat bezalakoa da. Eta ez dugu zorte horretan sinesten.
Gehiago sinesten dugu bakoitzaren, ahaleginaren eta aurretiaz egindako lanaren mende dagoen horretan. Hori da zorte ona, benetan interesgarria eta Lauaxetatik egun hauetan opa dizueguna.
Gai honetan sakondu nahi baduzu eta oraindik ezagutzen ez baduzu, zorte onari buruzko liburu interesgarri baterako esteka utziko dizugu.
Aurrera!

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu