Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bertoko > Lauaxetan ere urriko azoka!

Badakigu ez dela Gernikakoaren bestekoa. Xumeagoa da. Baina oinarrian ikasleen lana eta gaitasunak dituela kontuan izanda, meriturik ez zaie falta! Gaurkoan, urriko azoka ospatzen dogu Lauaxetan. Kalabaza, porruak, aza, brokolia, dana eskola-baratzetik jasotakoa, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek kudeatutako azoka batean. Ikusi nahi dozu?

Poster eta muralen sorkuntzatik, azokaren antolaketatik, salmenta-postuen arretatik, guztia ikasleen esku dago.

Lauaxetaren baratzeak ez dau inolako produktu kimikorik erabiltzen, eta garraiobidea ikasleen eguneroko joan-etorria da; beraz, bildutako guztia % 100 ekologikoa da. Bere burua finantzatzeko asmoaregaz, baratzean jasotako guztia familiei eta irakasleei eskaintzen jake, baita GASCAri eta jatetxeren bati ere.

Gainera, ez da plastikorik erabiltzen. Horregatik, etxetik poltsak ekartzeko eskatu jake familiei. Hala ere, nahi dauanak Lauaxetaren oihalezko poltsa bat ere eskuratu daike.

Izan ere, ortuak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak –ENEEKen ortu ekologiko ziurtagiria jaso zuen.

Erosketan parte hartzen daben guztien artean, gainera, produktu ekologikoak dituen saski bat zozketatuko da.

Zorte on!

Azken albisteak

2026/06/26
STEM Camp: eraiki, probatu eta eginez ikasi
2026/06/26
Begirale Ikastaroa: laguntzen, dinamizatzen eta esperientziak sortzen ikasteko
2026/06/25
Bilbao Basket Lauaxeta Saski Campus: uda saskiratze erritmoan
2026/06/25
SDA Lauaxeta Futbol Campus: futbola, taldea eta uda giroa
2026/06/24
Skate Camp: oreka, mugimendua eta jarrera handia
2026/06/24
Xuban Gorroño, Euskadiko txapeldun kadete mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu