Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Adimen desgaitasuna ulertuz eta marraztuz

Gorabidek, bere 60. urteurreneko programaren barruan, eskola-marrazketa lehiaketaren erakusketa inauguratu dugu. Bertan Bizkaiko ikastetxetako 400 ikasle baino gehiagok parte hartu dute eta Lauaxetako ikasle den Aiala Bilbaoren lana izan da saritua.

Aialak, bere lanarekin zera islatu nahi izan du: “inor ez dela perfektua eta, dena delakoagatik, guztiok garela desberdinak. Eta gizarteratzea mundu honetan guztiok eroso sentitzeko modu egoki bat dela”.

Adimen-desgaitasuna duten lau pertsonez osatutako epaimahaia izan da marrazki irabazlea eta finalistak hautatzeaz arduratu dena. Gainera, erakusketaren muntaketa Gorabideko Aisia eta Denbora Libreko taldeetako erabiltzaileek egin dute, pertsona boluntarioek lagunduta. Horretarako, Elorrixa Elorrioko Ekologi Taldeak lagatako panelak erabili dituzte.

Aialak, bere lana eta hausnarketa sakonago azaltzeko aukera izan du Bizkaia Irratian emandako elkarrizketan.

Ikusi nahi izanez gero, erakusketa azaroaren 23ra arte izango da ikusgai, 9:00-21:00 bitartean, BBK Kunako Moila espazioan (Urazurrutia kalea 3, Bilbo).

Elkarrizketa bere osotasunean entzun nahi baduzu, sakatu hemen.

Gorabidek ataratako albistea irakurri nahi baduzu sakatu beste lotura honetan.

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

2026/06/26
STEM Camp: eraiki, probatu eta eginez ikasi
2026/06/26
Begirale Ikastaroa: laguntzen, dinamizatzen eta esperientziak sortzen ikasteko
2026/06/25
Bilbao Basket Lauaxeta Saski Campus: uda saskiratze erritmoan
2026/06/25
SDA Lauaxeta Futbol Campus: futbola, taldea eta uda giroa
2026/06/24
Skate Camp: oreka, mugimendua eta jarrera handia
2026/06/24
Xuban Gorroño, Euskadiko txapeldun kadete mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu